martes, 20 de diciembre de 2016

Zeinu hizkuntza

Lehen azaldu ditugun arazo ohientzako sortu den konponbide nagusia zeinu hizkuntza izan da.

SARRERA

Zeinu hizkuntza edo keinu hizkuntza gorren hizkuntza ofiziala da non esanahia transmititzeko hitz egin beharrean, esku mugimenduen komunikazioa eta gorputz hizkuntza erabiltzen den.

Keinu hizkuntza bistaren bidez jasotzen da eta hori da beste hizkuntzetatik gehien bereizten duena. Hala ere, keinu hizkuntzek berezko gramatika eta hiztegia, edozein hizkuntza bezala.

Lehen esan dudan moduan, keinu hizkuntza gorren hizkuntza ofiziala da. Jaiotzez gorrak diren pertsonak, lehen hizkuntzataz dite keinu hizkuntza, baina denborarekin gorrak geratzen diren pertsonek, keinu hizkuntza ikasi behar dute eta horretarako zentru berezi batzuetara joaten dira edo askok, azkenean, haien kabuz ikasten dute.


Azkenik, ere aipatu behar da, keinu bidezko hizkuntzarako tituluak eta ikastaroak existitzen direla, eta gehienetan, titulu hoiek lortzen dituztenak edo ikastaro hoietara joaten direnak, pertsona gorrak edota pertsona gor baten familia direla. 

JATORRIA

Resultado de imagen de lengua de señasZeinu hizkuntza ahozko hizkuntzaren garaikoa da edota zaharragoa ere. Adibidez, Ipar Amerikan llanura handien regioan, tribu ezberdinak zeudenez, keinu hizkuntza bat asmatu zuten haien hartean komunikatu ahal izateko. Hizkuntza hau ez dute bakarrik gorrek erabili, gorrak ez diren pertsonek ere erabili dituzte eta gorrak ez duren pertsona batzuek erabiltzen jarraitzen dute.

Testu klasikoetan hizkuntza hauen erabileraren aztarnak aurkitu dira, hala nola, Biblian. Zoritzarrez, hizkuntza honen onarpena bide oso luze bat jasan behar izan zuen, eskoletan eta erakundeetan urte askotan zehar debekatuta egon baitzen. Gaur egun jadanik ez daude debekatuak baina egia da egoera ondino pixka bat normalizatu behar izango zela. 2003an hizkuntza ofizialtzat hartu zen Euskal Herrian eta Espainian.
XVI. mendean Jerónimo Cardano medikuak gorrei sinboloen idatzizkoen konbinazioaren erabilera ahalbidetu zien. 1620an Juan de Pablo Bonet.




EZAUGARRIAK

Keinu hizkuntza eskuekin, ezpainekin, aurpegiko muskuluekin, mingainaren ekintzekin, buruaren eta besoen mugimenduekin sortzen da, ez da eskuen bitartez sortzen den hizkuntza bakarrik. Guzti hauen artean oso garrantzitsua izan da ezpainen mugimendua. Urte askotan zehar mimikarekin nahastu egin da baina ez du zerikusirik, gorren hizkuntza mimika bakarrik izango balitz, edozeinek ulertuko zuelako.

Zentzu batzuetan gorren keinuak ahozko hitzen paraleloak dira, biak sinbolikoak (adierale batek errealitate bat adierazten du) eta arbitrarioak (gorren komunitateak objektu bati adostutako izena jarri diote) dira, beraz, ikasi egin behar dira. Ere, aldiberekortasuna oso garrantzitsua da: guk hitz askoren bitartez adierazten duguna, haiek keinu bakar batekin adierazi ahal dezakete.

ESKU ALFABETOAREN ERABILERA

Keinu hizkuntza alfabeto daktilogikoz edo esku alfabetoaz osatuta dago. Sistema hau eskuen posizioen bidez alfabetoko letra guztiak azaltzean datza. Geroago, alfabeto hau herrialdeko hizkuntzara moldatzen da, baina Euskal Herrian adibidez, alfabetoa gazteleraz ikasten da lehenengo eta gero euskarara moldatzen da, alfabeto normalean egiten den moduan, euskaldun gehienek gaztelera ikasten dute eta gero, ikastolan, euskara.

EUSKAL HERRIAN

Lehen aipatu dudan moduan Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako keinu hizkuntzak erabiltzen dute bertako gorrek gehien bat, nahiz eta elementu dialektal asko izan, euskarazko zeinu hizkuntza ez dagoelako. Hala ere, beste herrialde txiki batzuetan, hala nola Katalunian edota Valentzian, keinu hizkuntza propioa dute.


Gure hizkuntzan keinu hizkuntza propioa ez izatearen arrazoia hemen oso berandu arte gorrei laguntzeko instituzio propioak ez ditugula izan da.

NAZIOARTEAN

Munduko pertsona gor guztiek komuneko kode bat izateko, Gestuno edo International Sign Language (ISL) deituriko nazioarteko zeinu hizkuntza eraiki bat garatzen daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario